Arrain-buruen zopa fideoekin

Osagaiak

  1. Arrain buruak eta hezurrak
    (legatzarenak edo oilarrarenak, adibidez)
  2. 2 porru
  3. 1 tipula handi
  4. 2 azenario
  5. 150 gr ganba
  6. 8 muskuilu
  7. Fideo finak
  8. Olioa
  9. Gatza

Prestaketa

Zuritu ganbak. Egin arrain-salda arrain-buruekin, hezurrekin, gatzarekin, porru txiki batekin, tipula erdiarekin, azenario batekin, ganben buruekin eta azalekin eta muskuiluekin (ireki bezain laster atera saldatik). Egosi 25 minutuz eta iragazi.

Beste kazola batean jarri olioa eta erantsi porrua, tipula erdia eta azenario bat xehe-xehe, eta utzi gorritzen. Barazkiak egin direnean, bota arrain-salda pixka bat, eta birrindu guztia. Ondoren, erantsi saldaren gainerakoa, zure gustuko ehundura atsegina lortu arte. Erantsi ganba zurituak eta muskuiluen mami xehatua. Egosi 2 minutuz, erantsi fideoak eta utzi egiten.

Ikusiko duzu zer goxoa geratzen den, harrituko zara! Egin ezazu!

#cata_custom_heading_v4did5gzg3 > h1,#cata_custom_heading_v4did5gzg3 > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_0ryzka33um > h3,#cata_custom_heading_0ryzka33um > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_4pyjy { color :#444444;} #cata_custom_heading_4rn1tkrv2z > h3,#cata_custom_heading_4rn1tkrv2z > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_xrk5j { color :#444444;}