Nor gara

Lantaldea funtsezkoa da antolakunde batek arrakasta izateko eta iraupena izateko.

MAIXABEL Maixabel Alfonso Los Santos

Errenteriakoa naiz eta herriaz harro nago, oso harro. Hasiera batean, ez nuen arrandegian karrera egitea pentsatu, nire asmoa industria-diseinua ikastea baitzen. Gero, etxe ondoan eta amarekin lan egiteak, arratsaldeak libre izateak eta abar indarra hartu, eta arrain-saltzailearen bidea hartu nuen. Hori 1993. urtean izan zen, eta, ero-eroan, hemen jarraitzen dut.

NATI Nire eskuineko eskua

2005. urtetik dago nirekin. Aurrez ezagutzen nuenez gero, bere izaera eta lanerako gaitasuna aintzat hartu nituen. Ez zuen arrain-salmentan esperientziarik, baina ez zitzaidan axola; nik irakatsiko nion. Baita berak ederki ikasi ere! Bikain egiten du lan, ez du ezta hezurtxo bat ere uzten. Ni ez nagoenean, bera geratzen da buru.

CONCHI Nire ezkerreko eskua

Nirekin 2012. urtetik. Artista hutsa da arrainak erakustokian antolatzen, bikain lan egiteaz gain. Beti irribarretsu.

JUANJO Indar betea

Betidanik egon da nirekin, nire neba baita. Zama-lanez arduratzen da, jartzeaz eta kentzeaz, produktu batetik edo bestetik pieza gehiago ateratzeaz, eskari bat eramateaz, enkarguak egiteaz… Egun osoa gora eta behera.

#cata_custom_heading_pfln9kdprv > h1,#cata_custom_heading_pfln9kdprv > h1 a {color: #669999;}