Txipiroi beteak

Osagaiak

  1. 12 txipiroi, betetzeko tamainakoak (1 kilo gutxi gorabehera)
  2. 2 tipula xehatu
  3. 1 tipulin
  4. Ogi-mamia
  5. 2 baratxuri-atal xehatu
  6. 3 koilarakada tomate-saltsa
  7. Ur pixka batean disolbatutako tinta
  8. Oliba-olioa
  9. Gatza

Prestaketa

Txipiroiak garbitu, eta hegalak eta garroak xehatu. Zartagin batean gorritu tipula xehatua eta baratxuri-atal xehatu bat. Gorritu denean, erantsi hegal eta garro xehatuak. Egin su bizian, eta, ura askatzen duela ikusten baduzu, ogi-mami pixka bat erants diezaiokezu, betegarri homogeneoa lortze aldera. Gorde.

Txipiroi poltsa gordinak betegarriaz bete, baina ez bete gehiegi, gero uzkurtzen baitira. Zotz batez itxi. Salteatu olio pixka bat duen zartagin batean.

Olioa duen kazola batean gorritu tipulak eta baratxuria. Gero, erantsi tomate-saltsa, txipiroi beteak eta ur pixka bat. Utzi egosten, eta tintak iragazkitik pasa eta erantsi. Atera txipiroiak eta birrindu saltsa. Sartu berriro txipiroiak, eman beste irakinaldi bat eta, beharrezkoa balitz, gehitu gatza. Zerbitzatzean, zotza kendu.

#cata_custom_heading_40g52weoex > h1,#cata_custom_heading_40g52weoex > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_e7hh7fm776 > h3,#cata_custom_heading_e7hh7fm776 > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_djxfj { color :#444444;} #cata_custom_heading_thsdj3olwa > h3,#cata_custom_heading_thsdj3olwa > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_vml2o { color :#444444;}