Legatza saltsa berdean

Osagaiak

  1. 4 trontzo legatz, 200 gramokoak
  2. 3 koilarakada oliba-olio birjina
  3. 3 baratxuri-atal xehatu
  4. Perrexil xehatua
  5. 1 koilarakada irin, arrasean betea
  6. 250 cl ur edo arrain-salda
  7. Txirlak (aukerakoa)

Prestaketa

Gazitu legatza pixka bat lehenago.

Kazola batean jarri olioa baratxuri xehatuarekin; baratxuria dantzan hasten denean, gehitu irina eta sueztitu. Erantsi ura edo salda, eta saltsa loditu; erantsi perrexila pixka bat. Sartu legatza trontzoak —azala gora begira— eta txirlak, baldin badituzu. Utzi su motelean egiten 3 minutuz. Eman buelta eta utzi beste 3 minutuz egiten eta bota gainetik gainerako perrexila. Zerbitzatu.

#cata_custom_heading_9bhr49j303 > h1,#cata_custom_heading_9bhr49j303 > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_c686ojf34g > h3,#cata_custom_heading_c686ojf34g > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_fh0nk { color :#444444;} #cata_custom_heading_1b3rqmske8 > h3,#cata_custom_heading_1b3rqmske8 > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_1omc3 { color :#444444;}