Legatza labean, tomatezko ozpin-olioarekin
Osagaiak
- Legatz-isats irekia, hezurrik gabe
- 1 tomate zatituta eta azalik gabe
- Tipulina edo perrexil xehatua
- Olioa
- Ozpina
- Gatza
Prestaketa
Sartu legatz-isatsa labean, gatz pixka batekin eta olioarekin, eta erre 10 minutuz 180ºC-tan.
Prestatu ozpin-olioa, hiru zati olio eta zati bat ozpin eta gaineratu tomate zatitua. Nahastu ondo.
Jarri platerean legatz beroa eta bota gainetik tomatezko ozpin-olioa. Apaindu tipulin edo perrexil pixka batekin. Bai gozoa!