Legatza arrautzaztatua
Osagaiak
- 1 trontzo legatz, osoa, azalarekin edo azalik gabe
- Oliba-olioa, frijitzeko
- Irin pixka bat
- Arrautza irabiatua
- Gatza
Prestaketa
Legatza zatitu eta gazitu; irinetatik eta, gero, arrautza irabiatutik pasa. Frijitu, su ertainean, olio ugari duen zartagin batean, eman buelta arrainari. Atera paper xurgatzailea duen plater batera. Arrautzaztatzeko modu hori edozein arrainetarako da baliagarria.