Hegaluze-marmitakoa
Osagaiak
- 1 piper gorri
- 1 piper berde
- 1 tipula
- 4 baratxuri-atal
- 4 patata
- 4 koilarakada tomate-saltsa
- 400 gr hegaluze garbi, laukitan zatituta
- Arrain-salda (hegaluzearen hezurrekin, tipularekin, azenarioarekin eta porruarekin egina)
- Oliba-olioa
- Gatza
Prestaketa
Egin arrain-salda hegaluzearen hezurrekin, barazkiekin eta gatzarekin.
Kazola batean piperrak, tipula eta baratxuria sueztitu. Ondo sueztitu denean, erantsi patata zatiak, sueztitu eta erantsi tomatea.
Arrain-salda iragazi, guztia estali arte. Utzi egosten ordu-erdiz.
Amaieran, eta sua itzalita, erantsi hegaluze zatiak eta utzi minutu batzuk zaporeak nahasteko eta egiten amaitzeko. Jatera!