Arrain-zopa

Osagaiak

  1. 1 tipula
  2. 1 azenario
  3. 1 porru
  4. 2 koilarakada tomate-saltsa
  5. 100 gr zopako ogi
  6. 150 gr ganba
  7. 150 gr txirla
  8. Arrain-salda
  9. 1 eskukada arroz
  10. Olioa eta gatza
Salda egiteko:
  1. 2 litro ur
  2. 1 porru
  3. 1 azenario
  4. 1 tipula
  5. Arrain-buruak eta hezurrak
  6. Zapo bat, arraingorri edo perloi bat edo itsas aingira zati bat

Prestaketa

Jarri ura egosten, bota gatza, barazkiak, buruak eta hezurrak; egosi 30 minutuz. Erantsi ganba-azalak eta arraina. Iragazi eta gorde.

Beste kazola batean, jarri tipula, azenario eta porru zatituak gorritzen. Erantsi tomate-saltsa eta zopako ogia xerratuta. Erantsi arroz eskukada (nire amaginarrebaren trikimailua). Sueztitu eta erantsi arrain-salda. Egosi 30 minutuz eta pasa irabiagailutik.

Erantsi ganba zurituak, txirlak (aurrez salda pixka batekin ireki ditugu) eta arrain xehatua. Gozatzeko prest!

#cata_custom_heading_ijzz7ylrl3 > h1,#cata_custom_heading_ijzz7ylrl3 > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_5h3xa1lm83 > h3,#cata_custom_heading_5h3xa1lm83 > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_ur6fa { color :#444444;} #cata_custom_heading_47u5bg9ybg > h5,#cata_custom_heading_47u5bg9ybg > h5 a {color: #333333;} #cata_column_text_7rib3 { color :#444444;} #cata_custom_heading_ssywocb0jd > h3,#cata_custom_heading_ssywocb0jd > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_ksm9t { color :#444444;}