Hegaluze-marmitakoa

Osagaiak

  1. 1 piper gorri
  2. 1 piper berde
  3. 1 tipula
  4. 4 baratxuri-atal
  5. 4 patata
  6. 4 koilarakada tomate-saltsa
  7. 400 gr hegaluze garbi, laukitan zatituta
  8. Arrain-salda (hegaluzearen hezurrekin, tipularekin, azenarioarekin eta porruarekin egina)
  9. Oliba-olioa
  10. Gatza

Prestaketa

Egin arrain-salda hegaluzearen hezurrekin, barazkiekin eta gatzarekin.

Kazola batean piperrak, tipula eta baratxuria sueztitu. Ondo sueztitu denean, erantsi patata zatiak, sueztitu eta erantsi tomatea.

Arrain-salda iragazi, guztia estali arte. Utzi egosten ordu-erdiz.

Amaieran, eta sua itzalita, erantsi hegaluze zatiak eta utzi minutu batzuk zaporeak nahasteko eta egiten amaitzeko. Jatera!

#cata_custom_heading_1beh5yfta5 > h1,#cata_custom_heading_1beh5yfta5 > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_o0lh5t35f3 > h3,#cata_custom_heading_o0lh5t35f3 > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_2j27b { color :#444444;} #cata_custom_heading_b3m9ocum5k > h3,#cata_custom_heading_b3m9ocum5k > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_41csq { color :#444444;}