Xabiroi arrautzaztatua
Osagaiak
- Xabiroi-xerrak
- Irina
- Arrautza irabiatua
- Gatza
- Oliba-olioa, frijitzeko
Prestaketa
Xabiroi-xerrak gazitu. Irina eta arrautzetan pasa. Frijitu zartaginean su ertainean, eta buelta eman. Atera paper xurgatzailea duen plater batera.
Ogiztatua ere egin ditzakezu, arrautza lehenengo eta gero ogiarekin, orden horretan. Frijitzerakoan txurritoak bezala geratzen dira.