Txirlak marinel erara
Osagaiak
- 1 kg txirla
- 2 baratxuri xerratu
- 1 koilarakada irin
- Oliba-olio birjina
- Perrexil xehatua
- Ur edo ardo zuri pixka bat
Prestaketa
Jarri olioa eta baratxuri xehatua kazola batean. Baratxuria dantzan hasten denean, irina eta txirlak gehitu eta sueztitu; erantsi ur edo ardo zuri pixka bat eta perrexila, jarri estalkia eta itxoin txirlak ireki arte. Plater hau jatean ez dadila ogirik falta; saltsan busti eta jan.