Olagarro egosia
Osagaiak
- Olagarroa
- 1 tipula
- Gatza
Prestaketa
Nola egiten da? Oso ohiko galdera da arrandegian. Zaila eman dezakeen arren, oso erraza da. Ondo geratzeko ezinbestekoa da kalitateko olagarroa edukitzea. Egin beharreko urratsak:
- Garbitu eta izoztu olagarroa, gutxienez egun batez.
- Atera izozkailutik, eta guztiz desizoztu arte utzi.
- Jarri hura irakiten, GATZIK GABE, eta sartu tipula osoa, zuritu gabe.
- Ura irakiten dagoenean, heldu olagarroa sardexka handi batekin eta sartu uretan segundo batzuk; atera eta itxoin ura berriro irakiten jarri arte. Errepikatu hiru aldiz.
- Gero, 2,5 kiloko olagarro batentzat, utzi 40 minutu inguru egosten, betiere eltzea estali gabe. Olagarroaren tamainaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago utzi beharko duzu egosten.
- Itzali sua, eta utzi 5 minutu pausatzen.
- Atera olagarroa eta prestatu gehien gustatzen zaizun moduan. Zatitu ondoren botatzen zaio gatza.