Oilarra labean
Osagaiak
- 1 oilar handi
- 2 baratxuri xerratu
- 1 pipermin
- 3 koilarakada oliba-olio birjina
- 1 koilarakada ozpin
Prestaketa
Erre oilarra labean 180ºC-tara eta 10 minutuz.
Jarri zartagin batean olioa, baratxuri xehatuak eta pipermina; baratxuriak dantzan hasten direnean, bota arrainaren gainetik. Bota ozpina zartaginean, eta hori ere bota arrainaren gainetik. Guztia (olioa, ozpina eta arrainaren ura) zartaginean bota berriro ere, utzi segundo gutxi batzuk eta bota berriro ere arrainaren gainetik. Errepikatu beste bitan. Zerbitzatu.