Kokotxak pil-pilean

Osagaiak

  1. 1 kg legatz– edo bakailao-kokotxa
  2. ½ pipermin fresko
  3. 300 g oliba-olio suabe
  4. 2 baratxuri-atal
  5. Gatza
  6. 1 koilaratxokada perrexil xehatu

Prestaketa

Jarri olioa, baratxuria eta pipermina kazola batean.

Utzi pixka bat gorritzen eta gero sutatik atera. Erantsi kokotxak, eta egin su motelean denbora-tarte batez.

Kendu olioa eta gorde aparteko ontzi batean.

Olioa hotzago dagoenean, bota olioa gutxika-gutxika kokotxei, eta eragin kazolari modu zirkularrean, pixkanaka egingo da pil-pila. Pil-pila arinago utzi nahi baduzu, ur edo ardo zuri tanta batzuk bota diezazkiokezu. Behar izanez gero, gatza gehitu, eta berotu dena batera.

Erantsi perrexil xehatua eta zerbitzatu.

#cata_custom_heading_u4ih1chakn > h1,#cata_custom_heading_u4ih1chakn > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_t7dlm85iov > h3,#cata_custom_heading_t7dlm85iov > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_on63c { color :#444444;} #cata_custom_heading_4y4i5w7dnp > h3,#cata_custom_heading_4y4i5w7dnp > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_b4nc2 { color :#444444;}