Kokotxa arrautzaztatuta eta txirlak marinel erara

Osagaiak

  1. Legatz– edo bakailao-kokotxak
  2. Irina
  3. Arrautza
  4. Txirlak
  5. 2 baratxuri xerratu
  6. Oliba-olio birjina
  7. Perrexil xehatua
  8. Ur edo ardo zuri pixka bat
  9. Gatza

Prestaketa

Kokotxak irinetik eta arrautzatik pasa eta frijitzea besterik ez da.

Txirlak marinel erara egin:
Kazola batean olioa eta baratxuri xehatua jarri. Baratxuria dantzan hasten denean, irina eta txirlak gehitu, eta sueztitu; erantsi ur edo ardo zuri pixka bat eta perrexila, jarri estalkia eta itxoin txirlak ireki arte.

Platerean jarri eta bota txirlen saltsa kokotxen gainetik.

#cata_custom_heading_pojiq8o7v7 > h1,#cata_custom_heading_pojiq8o7v7 > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_m8850jvfkt > h3,#cata_custom_heading_m8850jvfkt > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_nf8wv { color :#444444;} #cata_custom_heading_11qp61owie > h3,#cata_custom_heading_11qp61owie > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_htoew { color :#444444;}