Izokin marinatu ketua

Osagaiak

  1. Izokin trontzoa, hezurrik gabe eta azalarekin
  2. Izokina marinatzeko gatz berezia
  3. Ezamihilua

Prestaketa

Gatz-ohea egin eta gainean izokina jarri, azala behera begira. Gainean ezamihilua bota.
Estali ondo gatzez eta jarri gainean pisua —brick bat esate baterako—.
Sartu hozkailuan bi egunez.
Atera eta izokina garbitu eta lehortu.
Utzi beste egun batez pausatzen hozkailuan.
Kendu azala eta egin xerra meheak eta jarri oliba-olioarekin.
Izokina marinatzeko gatz berezia Alcampon edo Eroskin aurki dezakezue; hala ez bada, erraz presta dezakezue; oso erraza da, erdia gatza eta beste erdia azukrea.

#cata_custom_heading_4c5u13xm1v > h1,#cata_custom_heading_4c5u13xm1v > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_oaee2e72j7 > h3,#cata_custom_heading_oaee2e72j7 > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_mpcw0 { color :#444444;} #cata_custom_heading_qare42gv3r > h3,#cata_custom_heading_qare42gv3r > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_2usc2 { color :#444444;}