Erreboiloa labean
Osagaiak
- 1 Erreboilo
- 2 baratxuri xerratu
- 1 pipermin
- 3 koilarakada oliba-olio birjina
- 1 koilarakada ozpin
Prestaketa
Berotu labea 180º-tan. Erreboiloa gazitu eta jarri labeko azpil batean olio pixka batekin. Erre 15-18 minutuz (1 kg-ko pieza oso baterako).
Jarri zartagin batean olioa, baratxuri xehatuak eta pipermina; baratxuriak dantzan hasten direnean, bota erreboiloaren gainetik. Bota ozpina zartaginean, eta hori ere bota arrainaren gainetik. Guztia (olioa, ozpina eta arrainaren ura) zartaginean bota berriro ere, utzi segundo gutxi batzuk eta bota berriro ere arrainaren gainetik. Errepikatu beste bitan. Zerbitzatu.