Arraina labean olio errearekin

Osagaiak

  1. 1 arrain: txitxarroa, bisigua, urraburua, muxarra, berdela… Gehien gustatzen zaizuena
  2. 2 baratxuri xerratu
  3. 1 pipermin
  4. 3 koilarakada oliba-olio birjina
  5. 1 koilarakada ozpin

Prestaketa

Berotu labea 180º-tan. Arraina gazitu eta jarri labeko azpil batean olio pixka batekin. Erre 15-18 minutuz (800 gr-ko pieza oso baterako).

Arraina liburu baten modura irekita badago, 10 minutuz erreko dugu. Handiagoa bada, eman denbora gehiago. Labetik atera eta hezurrak kendu.

Jarri zartagin batean olioa, baratxuri xehatuak eta pipermina; baratxuriak dantzan hasten direnean, bota arrainaren gainetik. Bota ozpina zartaginean, eta hori ere bota arrainaren gainetik. Guztia (olioa, ozpina eta arrainaren ura) zartaginean bota berriro ere, utzi segundo gutxi batzuk eta bota berriro ere arrainaren gainetik. Errepikatu beste bitan. Zerbitzatu.

#cata_custom_heading_03w685ydqg > h1,#cata_custom_heading_03w685ydqg > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_loagvjt6ql > h3,#cata_custom_heading_loagvjt6ql > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_h92j2 { color :#444444;} #cata_custom_heading_mzx9iixf5t > h3,#cata_custom_heading_mzx9iixf5t > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_jlsin { color :#444444;}