Antxoa-tortilla

Osagaiak

  1. 750 gr de antxoa
  2. 1 tipula
  3. 1 piper berde
  4. 1 edo 2 baratxuri
  5. 6 arrautza
  6. Olioa
  7. Gatza

Prestaketa

Garbitu antxoak, xerratu eta bota gatza.

Xehatu tipula, piperra eta baratxuria. Olioa duen zartagin batean jarri, eta ondo gorritu. Gorde.

Beste zartagin itsasgaitz batean, salteatu antxoa xerrak —garbiak eta hezurrik gabe—. Horretarako, antxoa kantitate txikiak bota zartaginean, frijitu beharrean ez egosteko. Guztiak egin dituzunean, nahastu tipula eta piperrarekin.

Irabiatu arrautzak, gatz pixka batekin, eta erantsi antxoei. Saiatu tortilla gehiegi ez egiten, ez du lehor geratu behar.

Mina gustatzen bazaizue, cayenne pipermin bat erants diezaiokezue.

#cata_custom_heading_vlbz74pnia > h1,#cata_custom_heading_vlbz74pnia > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_ckr5qntc6g > h3,#cata_custom_heading_ckr5qntc6g > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_3ffan { color :#444444;} #cata_custom_heading_1i0iq8m53c > h3,#cata_custom_heading_1i0iq8m53c > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_20adw { color :#444444;}