Antxoa marinatuak

Osagaiak

  1. 1 kg antxoa fresko handi
  2. 600 cl ozpin, ontzekoa (ozpin gardena da)
  3. 400 cl ur
  4. Koilarakada bete gatz
  5. Baratxuri xehatua
  6. Perrexil xehatua
  7. Oliba-olio birjina

Prestaketa

Garbitu ondo antxoak eta atera xerrak, hezur txiki guztiak kentzen saiatuz.

Ozpina urarekin eta gatzarekin nahastu. Sartu antxoa xerrak eta utzi 4 edo 6 orduz hozkailuan.
Atera, eta antxoak garbitu eta lehortu paper xurgatzaile batez.

Jarri ontzi batean geruzatan, azala gora begira, eta bota olioa, baratxuri xehatua eta perrexila.

Antxoa horiek zenbait egunez izan ditzakegu hozkailuan eta ezin hobeak dira aperitibo baterako.

#cata_custom_heading_cn5sdstkvd > h1,#cata_custom_heading_cn5sdstkvd > h1 a {color: #ffffff;text-shadow: 3px 3px 2px #333;} #cata_custom_heading_6v9q0glbp3 > h3,#cata_custom_heading_6v9q0glbp3 > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_ygq38 { color :#444444;} #cata_custom_heading_2g7o16fauv > h3,#cata_custom_heading_2g7o16fauv > h3 a {color: #333333;} #cata_column_text_dnbwt { color :#444444;}